Ludotekako ordutegiaren inguruko galdetegia
Urriaz geroztik ludotekako ordutegi berria dago eta inkesta honen bitartez baloratu nahiko genuke antolaketa eredu honen asetasun maila.
2020an pandemia egoerak hala bultzatuta, HH eta LHko haurren ludotekaren erabilera banatu egin zen, aforo kontuak bermatzeko. Antolaketa eredu horrek izan zituen alde positibo eta negatiboak. Positiboen artean, umeenganako arreta gertuagoa bermatu zuen, bereziki txikienek behar zuten arretari egoki erantzuteko. Negatiboen artean, erabileran muga eragitea ekarri zuen, denok egunero ludoteka erabili ezin izatea, hain zuzen ere. Ordutegi honen asetasun maila aztertu genuen iazko martxoan, eta %65 adinez banatutako ordutegiaren alde azaldu zen, %32k adin guztiak elkartuta nahi zituen eta %3k ez zuen erantzun argirik eman.
Herritar talde baten eskaera aintzat hartuta, joan den urritik hona ordutegi berri batekin esperimentatzen ari gara, aurreko ordutegiak zituen trabak gainditzeko. Baina aldi berean, umeen arreta egokia bermatzeko: arratsalde erdia HH eta LHko umeak banatuta daude, eta beste erdia elkarrekin. Udalaren apustua ordutegi honekin jarraitzea da, baina erabiltzaileon iritzia entzun nahiko genuke berresteko ia bide onetik goazen ala ez.
Galdetegia familia unitate bakoitzeko pertsona bakarrak bete beharko luke eta betetzeko azken eguna da urtarrilaren 17a.
Hau da galdetegia betetzeko lotura: