Ludoteka zerbitzua baloratzeko galdetegia

Azken bi urte hauetan, pandemiaren ondorioz garatutako protokoloak direla eta, ludotekaren funtzionamendua ere aldatu egin da. Burbuilak eta aforoak bermatzeko, astean 3 egunetan HHko umeek erabiltzen dute eta astean 2 egunetan LHkoek.
Fase berrian murgildu garen honetan udalean, kulturetxeko arduradunekin batera, ludotekaren inguruan balorazio bat egin dugu eta honakoa ondorioztatu dugu:

Antolaketa modu honek, ordutegi aldetik muga batzuk ekarri dituen arren, ikuspegi hezitzaile batetik, zerbitzuan hobekuntza nabarmenak ere ekarri ditu: umeenganako arreta gertuagokoa da, ludotekako jolas saioak adinen arabera egokitzen dira, (umeen adin tarteak orekatuagoak dira), giroa lasaiagoa da, hezitzaileak umeen beharrei modu egokiagoan erantzun diezaieke eta umeak, orohar, gustorago daude.

Hori dela eta, udaletik egiten dugun proposamena ludoteka ordutegi berarekin jarraitzea da.

Nolanahi ere, familien iritzia jaso nahi dugu ikuspegi zabalagoa izatearren.

Albiste gehiago →