Lorenzo Askasibar Arana eskultorea hil da

Pasa den astean, uztailaren 17an, Gasteizen hil zen Lorenzo Askasibar Arana, eskultore figuratibo elgetarra.

1930ean Jalotzan sortua, gazterik hasi zuen bere artista ibilbidea; 16 urterekin hasi zen marrazketa eta zura lantzen, eta urratsez urrats, gai, trataera eta material ugariko 700 artelan baino gehiago egin ditu bere ibilbidean, bai Euskal Herrian, eta baita atzerrian ere. Besteak beste, Aramaioko Bizente Goikoetxearen eskultura.
Lorenzo Askasibarrek, 1955ean egin zuen eskultura hau, Amaioko musikaria omentzeko. 2016an eraberritu eta inauguratu zen ekitaldi publikoan.

(Irudia: HOTS BEGI DANBOLINAK)

Albiste gehiago →