LORABARRI AZOKA zapatuan
Maiatzaren 13an (11:00-14:00) izango da azoka Bixente Goikoetxea plazan. Bertako produktuak eta salgai ekologikoak eskuratzeko aukera izango da: eztia, ogia, gazta, sagargintza, garagardoa, belarrak, haziak, landareak, xaboiak, artile-lanak, bidezko merkataritzako produktuak… Horrez gainera, bigarren eskuko azoka ere izango da Aramaixo Bizirik plataformari laguntzeko.
Sastiñara hurbiltzen direnek TA ARGYA IÑ ZAN instalazio artistikoa ikusi ahalko dute. Urumea ibaiko zentral hidroelektrikoen potentzialari buruzko datuak eta energia berriztagarri horrek ibaiko bioaniztasunean dituen inpaktuak ditu ardatz Ainhoa Gutiérrez del Pozok eta Eli Pagola Apezetxeak sortutako instalazioak. Azokak iraun bitarteak egongo da ikusgai, bai eta ostiralean ere 19:30etik aurrera.
AZOKAKO POSTUAK
– Ibabe: artzai gazta
– Maduixa gorria: latxa artilea https://maduixagorria.eus/
– Gardoki eztia
– Euzki: ogi ekologikoa
– Lonbide: barazki ekologikoak
– Arbel: nekazal produktuak, landareak eta loreak www.arbel.eus– Ona: olio ekologikoa
– Lizagasar: sagargintza ekologikoa
– Milorri: bizitzarako belarrak
– Aleka: Euskal Herriko hazi ekologikoak https://www.aleka.eus/
– Xaboi punpuila: xaboiak eta kandelak, produktu naturalekin https://www.xaboipunpuila.com/
– Kondaira garagardoak http://www.cervezaskondaira.beer