Lorabarri astearen barruan aromaterapia tailerra antolatu dute

Aurten ere ospatuko da Lorabarri Astea Aramaion. Lehenengo ekintza, aromaterapia tailerra izango da maiatzaren 7an 17:00etatik aurrera.

Teoriko bat izango du, non Aromaterapiaren oinarriak azalduko diren. Beste alde batetik, praktikoa izango da. Olio esentzialak eta hidrolatoak nola lortzen diren ikusteko alanbikearekin sendabelar aromatiko bat destilatuko da bertan.

Destilazio prozesua martxan dagoen bitartean teoria azalduko da: Hidrolato eta olio esentzialak nola erabili, bi terapia hauen arteko desberdintasunak… Olio desberdinak usaintzeko aukera ere izango dugu eta oinarrizko botikin bat osatzeko beharko genituzkeen olioak ezagutu.
Lortutako hidrolatoa usaindu, probatu eta nola erabili ikasiko da. Partaide bakoitzak lagintxo bat etxera eramango du.

Aldez aurretik izena eman beharko da: aramailurkt@gmail.com

Eta, ohikoa den bezala,  maiatzaren 9an Lorabarri Azoka izango da plazan, herriko eta inguruko produktuak dastatzeko eta erosteko aukerarekin.

Albiste gehiago →