Lorabarri astea maiatzaren 4tik 9ra bitartean ospatuko da

Hitzaldiak:

  • MAIATZAK 4 - 18:30 Kultur Etxean "5G, osasuna eta elektromagnetismoa" hitzaldia Asier Arregiren eskutik.
  • MAIATZAK 5 - 18:30 Kultur Etxean “Gaitasunen eta dohainen ekonomia” hitzaldia Nekane Juradorekin (gazteleraz)

Sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira:

Sarrerak

Maiatzak 8: Lorabarri Azoka

    • 11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan
    • Zume bizidun jolasguneari buruzko argazki erakusketa jarriko dute eskolako umeek.
    • Bigarren eskuko azoka.
    • Aramaioko ekoizleak eta askoz gehiago.

Arropa eta osagarri bilketa.

Ekonomatoan bilduko dira arropa eta eta osagarriak, baita umeentzako trona, motxila, bainera, bizikleta, motorra, patineteak... ondoren bigarren eskuko azokan salgai jarriko dira, maiatzaren 8an. Jasoko den dirua Irati Garaitonandia Martelok behar duen aulki berezia erosten laguntzeko erabiliko da.

    • Noiz: astearte eta ostegunetan - 17:30-20:00 /zapatuetan 11:00-13:00

Beste ekintza batzuk:

    • MAIATZAK 7: ZUME BIZIA LANDATUZ JOLASGUNE BERDEAK SORTZEN
      • 16:00-17:00 Parkean, parte hartu duten ikasleek azalpenak emango dituzte
    • MAIATZAK 9: ERROA ETA GEROA
      19:00 Kultur etxean dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Ane Gorosabelekin

Albiste gehiago