Liburutegiko ordenagailuen erabilera
Liburutegiko ordenagailuek gaur egun duten erabilera dela eta, Aramaixo Herri Eskolako Elkartasuna Guraso Elkartearen eskaera jaso du udalak. Ordenagailuak erabiltzeko moduak kezka sortzen du gurasoen artean, eta udalak bat egiten du kezka horrekin. Kezka horren jatorrian dago gaur egungo gizartean, bereziki ume eta nerabeen artean, gailu digitalen gehiegizko erabilera, eta modu arduratsuan erabiltzeko beharra.
Beraz, liburutegiko ordenagailuen erabilera arauak zehaztuko dira irailetik aurrera.
• Ordenagailua erabiltzeko 12 urtetik beherakoek guraso edo arduradun batek lagunduta egon beharko dute momentu oro, eta liburuzainari eskatu beharko zaio erabiltzeko baimena.
• Udalak, bere aldetik, ordenagailuak herritar guztiek erabili ahal dituztela gogorarazi nahi du; ume, gazte edo helduek erabili ditzakete.
• Gailu digitalen erabilerak sortzen duen kezkarekin jabetuta, hauen erabileraren inguruko hitzaldi bat antolatuko da irailean. Aurrerago zehaztu da, hitzaldiaren gai zehatza, hizlaria eta eguna.