Liburutegi zerbitzua ekainaren 1ean irekiko da

Captura de pantalla 2020-05-29 a las 9.19.12

Aramaioko liburutegiak datorren astelehenean, ekainaren 1ean irekiko ditu bere ateak. Legediak zehaztu duena jarraituta, koronabirusa prebenitzeko funtzionamendurako irizpide berriak ezarri dira.

Beraz, liburutegira joan aurretik, kontuan izan beharko da:

  • Kultura etxean liburutegia bakarrik egongo da zabalik, liburuen mailegurako. Beste zerbitzuak itxita mantenduko dira. Baina liburutegian kopiak egin ahal izango dira.
  • Sartzeko beharrezkoa da maskara jartzea.
  • Ahal bada, bakarrik joan.
  • Igogailua: beharrezkoa bada bakarrik erabili.
  • Liburua, aurretik aukeratu dezakezu. Horretarako, Aramaioko liburutegian dauden liburuak kontsultatu dezakezu hemen: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea  eta barruan KATALOGO OSOA/ARABA/ARAMAIO
  • Bestela emailez edo telefonoz ere egin dezakezu erreserba: kulturetxea@aramaio.eus – 945 445 374
  • Ordutegia:
    • astelehen, asteazken eta ostiraletan   17:00-19:00
    • astearte eta ostegunetan  11:00-13:00

Funtzionamendu orokorra

  • Araudiak zehazten duena jarraituta, liburuak entregatu ondoren, 14 egunez egon beharko dira geldirik, hurrengoak berriz maileguan jaso arte.
  • Behin barruan, ezin izango da liburuen apaletara joan.
  • Garbitasun zorrotza egingo da instalazioetan egunero, eta sartzen diren pertsona guztiek erabili beharko dute eskuak desinfektatzeko produktua.

Albiste gehiago →