LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da gaur

Harrotasunerako eguna, eta baita berdintasuna aldarrikatzeko borrokarako eguna ere bada gaur, ekainak 28. Izan ere oraindik bada zer egin berdintasunerako bidean.

Aramaioko Udalak bat egiten du egunarekin eta aldarrikapen guztiekin.

Euskarazko wikipedian luze eta zabal aurkituko dituzue urtero ekainaren 28an ospatzen den egunaren nondik norakoak.

Horrekin lotuta, berdintasunaren arloan euskaraz izan ditzakezuen terminologia-zalantzak argitzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak argitaratutako «Feminismoa eta Berdintasuna» hiztegia eskura duzue, lotura honetan. Bertan aurkituko duzue, besteak beste, gaurko egunarekin lotura izan dezaketen hainbat hitzen idazkera zuzena eta esanahia: «Intersexual», «lesbofobia», «heteropatriarkatu»…

Albiste gehiago