Lau aramaioar izango dira Arabako Bertsolari Txapelketako Finalean

Manex Agirre, Peru Abarrategi, Paula Amilburu eta Xabi Igoa aramaioarrak ekainaren 11n jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean izango dira.

Manex Agirre izan zen garaile (368,50 puntu), zuzenean finalerako txartela eskuratuz. Haren atzetik sailkatu ziren Peru Abarrategi (364 puntu), Xabi Igoa (359 puntu), Iñaki Viñaspre (358,5 puntu) eta Paula Amilburu (354,5 puntu).

Finala, ekainaren 11n izango da Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30ean. Informazioa gehiago hemen. 

 

Albiste gehiago →