Larunbatean eta igandean Albinako bidea itxita egongo da hainbat ordutan

Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dute larunbatean eta igandean Albinako bidea itxi egingo dutela “HADO” pelikularen grabazioak egiteko.

-Azaroaren 26ko (larunbata) 17:00etatik Azaroaren 27ko goizeko 05:00etara.
-Azaroaren 27ko (igandea) 17:00etatik Azaroaren 28ko goizeko 05:00etara.

Ordutegi horietan errepide hori erabili behar duenak Arrasatetik edota Oletatik joan beharko du.