Pampa belarra edo “el plumero de la pampa” landarea inbaditzailea da.

Orain dela urte gutxi Aramaion lokalizatutako batzuk kendu ziren baina orain leku konkretu batzuetan gehiago agertu dira.

Hori dela eta deialdi bat zabaldu du Udalak, auzo-alkateei, eta herritarrei orokorrean, landare hau herriko lekuren baten ikusi baduzue jakinarazteko eskatuz.

Batzuk lokalizatuta ditu udalak, eta auzolanean kendu nahi ditu, baina hori baino lehen deialdi hau egiten dugu, denon artean dauden denak edo ahal diren denak lokalizatzeko.

Horrelako landarerik mendian, zelairen baten edo beste edozein lekutan ikusi duenari Udalari mailez edo telefonoz jakinarazteko eskatzen zaio.

Albiste gehiago →