Landare inbaditzaileak kentzeko proiektua

Aramaioko Udalak urte hasieran deialdi zabal bat egin zuen Pampako plumeroa deitzen zaion landare inbaditzailea udalerriko zein puntuetan agertu den jakiteko. Jende ezberdinak informazioa helarazi zigun eta mapa batean lokalizatu genituen guztiak.

Asteazken arratsaldean lehen froga egin zuen udalak hauek ganoraz kentzeko, eta berriro haziak botatzen ez hasteko. Aditu ezberdinei galdetuta, sustraietatik kendu, poltsetan sartu eta sustraiak gatzarekin erre zituen eta gainontzekoa suarekin erre egin zen, gehiago ez zabaltzeko.

Oraingo honetan Altzaga inguruan, Kurtzetako igoerako errepide ondoan, lokalizatutako 4 kendu zituen partzela batean, jabearekin hitz egin ostean. Asmoa da, loratzen hasi aurretik, lokalizatuta dauden gainontzekoekin berdina egitea.

Albiste gehiago →