Landaketak egingo dira mendi publikoetan
Axelarrain eta Lurgorri mendi publikoetan hainbat landaketa egitea onartu du Udalak. Bietan, itsas pinua eta haritza landatuko ditu.
Aurrekontuari dagokionez, lehendabiziko kasuan 11.000 eurotako aurrekontua onartu da eta Lurgorrin egingo diren landaketek 11.919,50 eurotako aurrekontua dute (bi kasuetan BEZ kanpo).