Landa guneetako plan bereziak jendaurrean kontsultagai

- JENDAURREKO EPEA: 2022KO OTSAILAREN 19tik 2022ko MARTXOAREN 18ra bitartean (biak barne).
- KONTSULTARAKO: DOKUMENTAZIOA
Landa guneak (nukleo ruralak) arautzen dituzten PLAN BEREZIEI hasierako onarpena eman zitzaion joan den urtarrilaren 27ko osoko bilkuran.
Plan bereziak bi fase (zatitan) egin dira:
- Lehen faseak landa gune hauek hartzen ditu: ARRIOLA, AREXOLA, BARAJUEN, SUÑA, URIBARRI eta ZABOLA
- Bigarren faseak landa gune hauek hartzen ditu: AZKOAGA, ETXAGUEN, GANTZAGA, GUREIA eta UNTZILLA
Hasierako onarpenaren iragarkia ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean) otsailaren 18an argitaratu eta 20 egunez jendaurrean jarri da. Hau da, epe horretan espedientea erakusgai dago udal bulegoetan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.
Halaber, esandako dokumentua interesdunen eskura egongo da Aramaioko Udal honen egoitza elektronikoan (https://www.aramaio.eus).