Landa eremuetan adinekoentzako programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak
Irabazteko asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak izango dira dirulaguntza hauen onuradunak. Honako hauek lagunduko dira diruz:
- Ikasgela ibiltariak
- Ikastaroak tailerrak, hitzaldiak eta bideoforumak
- Belaunaldien arteko topaketak
- Adinekoen arteko topaketak
- Elkarteen arteko trukeak
- Lehiaketak, erakusketak
- Jarduera ludikoak (txangoak, txapelketak)
- Bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuen lehentasunezko pertsonei zuzendutako laguntasuna
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 5ean amaituko da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaleko gizarte langilearen bulegora jo dezakezu.