Lanbidek kudeatzen ditu Bizitzeko Gutxieneko diru-sarrera eskaerak

Lanbide, Euskal Enplegu zerbitzuak jakinarazi duen bezala, norbaitek RGIa jasotzen badu, aukera izango du Bizitzeko Gutxieneko diru-sarrera ere jasotzeko. Horretarako, eskaera formala egin behar da eta horren gestioa egiteko ardura hartuko du Lanbidek, dagokion pertsonaren izenean.

Norberak egin ahal izango du webgunean edo Lanbideren bulegoan. Baina, bada hirugarren aukera ere: Lanbideri baimena eman eta berak kudeatzea (titularraren izenean). Hori nahi izanez gero, hauek dira eman behar diren pausuak:

  1. PAUSUA: SMS BAT JASOKO DUZU ADOSTASUNA LORTZEKO FORMULARIORAKO ESTEKAREKIN 

Iritsiko zaizun SMSaren adibidea: Lanbide. 12345678K. Sar zaitez estekara Bizi Gutxieneko Diru-sarrera izapidetzeko adostasuna emateko.

Garrantzitsua da adieraztea SMSak egun desberdinetan bidaliko direla eta, beraz, BDEa jasotzen dutenek ez dutela SMSrik aldi bereab jasoko.

  1. PAUSUA: SARTU INPRIMAKIAN ETA DIERAZI ZURE DATUAK GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALERA BIDALTZEKO ADOSTASUNA EMATEN DUZUN EDO EZ

Formularioa bete eta bidalitakoan, zure eskaera izapidetuta egongo da eta ez duzu besterik egin beharko.

WEBGUNETIK

NAHI DUZUNEAN LANBIDEREN WEBGUNETIK TRAMITATU AHAL IZANGO DUZU, Nire Lanbidenet-en sartuta. Sartu zure adostasuna eman eta guk egin dezagun. Ondoren formularioan zure adostasuna eman duzun ala ez adierazi beharko duzu.

 

DBEren hartzailea ez bazara eta gutxieneko bizi-diru-sarrera eskatu nahi baduzu

DBEren hartzailea ez bazara, etxetik eska dezakezu Gutxieneko Bizi Diru-sarrera, telefono mugikor, tablet edo ordenagailu batekin, modu seguruan, asteko edozein egunetan eta edozein ordutan, ziurtagiri elektronikorik behar izan gabe Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez, joan-etorriak egin gabe.
Ez da beharrezkoa zure erreferentziazko Lanbideren bulegora joatea gutxieneko bizi-diru-sarrera eskatzeko. Baina sarbide digitalerako zailtasunak izanez gero, hitzordua eska dezakezu LANBIDEn.

 

Albiste gehiago