Lan ezberdinak pista zati bat konpontzeko eta sastrakak kentzeko
Pista zati bat konponduko da Barajuen aldean eta horrez gain bideetako sastrakak be garbituko dira, uztailaren amaieran hasita.
- Sahiesbidetik Barajuenera doan pista zati bat jauzita dago eta konponketa bat egingo da gutxienez traktorean pasatu ahal izateko.
3.109,46 euroko gastua egitea onartu da, Iturrioste eta Barajuen artean dagoen pistaren konponketa burutzeko. Escavaciones Arrasateri egin zaio esleipena.
- Uztaila amaieran hasiko dira udal bide ezberdinen sastraka kentzeak, urtero bezala.
Aramaioko bideetan sastraka-kentze lanak burutzeko kontratu txikia esleitu zaio FORESTALES MUGARRI enpresari, horrek aurkeztutako eskaintzaren arabera, eta 7.992,05.-€ko kostuarekin.