Aramaioko Udalak lan eskaintza ireki du elektrikaria kontratatzeko

Aramaioko Argindar Banatzailea enpresa publikoaren kudeaketa teknikoak arduratzeko pertsona bat kontratatu nahi du Aramaioko Udalak.

  • Eskaerak aurkezteko EPEA: urtarrilak 30

Horrez gain, pertsona honen funtzioak izango dira:

  • udalaren sare elektrikoa mantentzea eta hobetzea;
  • larrialdiei eta matxurei aurre egitea;
  • erosketak eta aurrekontuak kudeatzea; eskaerak izapidetzea;
  • beste lanpostu batzuk ordezkatzea edo indartzea;
  • langileak hautatzeko prozesuan parte hartzea, hala behar denean.

Ezinbesteko baldintzak:

  • elektrizitateko lehen mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea.
  • 2. HE, euskara (edo baliokidea),
  • B gidabaimena,
  • eta herri-administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzko 53/1984 legean ezarritakoaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.

Beste ezaugarriak:

  • Lanaldi osoko txanda-kontratua eskaintzen da.
  • Aurreikusitako laneratze-data: 2022/03/01.

Interesa dutenek:

  • LANBIDEren bitartez eman beharko dute izena derrigorrez.
  • Eskaintzaren erregistroa: 162022000168

Informazio gehiago: 

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&PM1=&PM2=ALL&PM6=aramaio

 

Albiste gehiago