Lan eskaintza Administrazio Orokorreko teknikaria kontratatzeko

Administrazio Orokorreko Teknikari Posturako pertsona bat kontratatu nahi du Aramaioko Udalak. Aldi baterako ordezkapen bat da (bitarteko kontratu bat), lan jardun osokoa eta berehala hastekoa. Kontratazioa Lanbideren bidez egingo da, beraz, hautaketa prozesuan parte hartu nahi izanez gero Lanbideko web orrian izena eman (erreferentzia: 162024010283).

Honako hau da lanpostuaren deskribapena:

  • Administrazio-kudeaketako eragiketak egitea kontabilitatearen, fakturazioaren eta abarren eremuetan. Txostenak egitea.
  • Fakturen antolaketa eta kudeaketa, zergen kudeaketa, tasen ordainketa, diruzaintzaren kontrola, banketxeekiko operatiba eta harremana.

Eskaerak aurkezteko EPEA: irailak 17

Ezinbesteko baldintzak:

  • Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Soziologiako, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentziatura edo Gradua edo baliokidea
  • Euskara: 3. hizkuntza-eskakizuna
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia finantza eta kontabilitate orokorrean

Baloratuko dira:

  • Aholkularitza juridikoko ikasketak
  • IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatutako informatika-ezagutzak
  • Esperientzia toki-erakundeetan
  • Lanpostuaren udalerriarekiko gertutasuna
  • Lanerako malgutasuna

Albiste gehiago →