Laguntza sarea sortu da Aramaion

Laguntza sarea

Koronabirusak sortu duen egoerari aurre egiteko, Aramaion herritarren arteko laguntza sarea sortu da. Honako telefono honetan hartuko dira deiak eta beharraren arabera, lehentasunak finkatuko dira:

649 995 751

Premiazkoa ez bada, ez irten etxetik.

Pertsona nagusiak, arrisku egoeran edo kuarentenan bazaude, EZ IRTEN ETXETIK.

LAGUNTZA behar baduzu erosketak egiteko, guk eramango dizuegu etxera: ogia, botikak eta beste premiazko gauzak. (Ibarran eta auzoetan)

UMEEN ZAINTZA behar baduzu, prest gaude egiteko. (Pertsona bakoitzak familia bereko umeak zainduko ditu bakarrik).

BESTE EGOERA LARRIAN bazaude eta laguntza behar baduzu, jarri gurekin kontaktuan.

Funtzionamendua:

  • Herriko dendetan erosiko dugu behar duzuena eta etxera eramango dizuegu, ahalik eta azkarren.
  • Hartu eman guztietan osasun neurriak bermatuko ditugu.
  • Erosketen kosteak nork bere gai hartuko ditu.
  • Koordinazio lanetan Udalaren laguntza ere jasoko dugu.

ZEINTZUK: herriko boluntarioak, doako laguntza emateko prest dauden pertsonak osatu dute taldea.

Albiste gehiago →