Lagun Artean dantza taldeak errifak atera ditu
Aramaioko Lagun Artean dantza taldeak errifak atera ditu eta dagoeneko kideen artean banatu ditu saltzeko.
50 kide inguru ditu taldeak gaur egun eta pertsona bakoitzak 20 errifa salduko ditu, bakoitza euro baten.
Zozketa martxoaren 27an egingo da, arratsaldez egingo den dantza plaza saioa eta gero.
Ekimen honekin taldeak bere egoera ekonomikoa finkatu nahi du eta urtetik urtera dituen ekintzak mantendu.