Nahiz eta aurten ez den jairik ospatu, nahiz eta domekan ez zen dantza saiorik egin, Lagun Artean dantza taldeko dantzariek bideo hau prestatu dute, aldez aurretik grabatu dituzten irudiekin.

Aramaioko toki ezberdinetan egin dute topo eta urtean zehar ikasitakoa dantzatu dute. Bertan izan dira Miren Aretxaga eta Ander Arraras, kamara soinean hartu eta irudiak grabatzen. Eta emaitza ezin hobea da!

Albiste gehiago →