“LADRONES DE FUEGO” film dokumentalaren emanaldia

Aramaixo Bizirik elkarteak dokumentala proiektatuko du ekainaren 21ean, igandea, 19:00etan.

Baso-suteen arazoari buruzko ‘Ladrones de fuego’ film dokumentalaren aurrestreinaldia egingo da, Aramaioko kulturetxean, arratsaldeko 19:00etan, ekainaren 21ean, domeka. Proiekzioan, Francisco José Vaquero Robustillo filmaren zuzendaria egongo da. Francisco aurretik ere gurean egonda dago beste bi dokumental hauen aurkezpenetan: “Vidas irrenobables” eta “Ganado o desierto”.

“Ladrones de fuego” dokumentalak baso-suteen problematika eta horien kausa eta ondorio nagusiak aztertzen ditu.

Baso-suteak ez dira urtaroko tragedia hutsa. Hainbat hamarkadatako landa-abandonuaren, baso-kudeaketaren galeraren eta abeltzaintza estentsiboa bezalako jarduera tradizionalen desagerpenaren ageriko ondorioa dira. Ideia horren inguruan biratzen da Ladrones de fuego, Francisco Vaquero ikus-entzunezko zuzendari eta ekoizlearen dokumental berria.

Dokumentalak paisaia, ustiategiak edo etxeak sutan ikusi dituzten pertsonen testigantza gordinak biltzen ditu. Ez du kalte ekologikoa bakarrik erakutsi nahi, baita sute horiek uzten duten inpaktu psikologikoa eta soziala ere.

Albiste gehiago →