Oporretatik bueltan, KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitu nahi da YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Berrikuntza gisa, astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko dira, beste edozein momentutan ikusteko.

Iraileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer da?
– Irailak 8, 11:00 – 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 10, 11:00 – 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
– Irailak 15, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 17, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
3. astea: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
– Irailak 22, 11:00 – 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 24, 11:00 – 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
4. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
– Irailak 29, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 1, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Albiste gehiago →