KZguneak zentroetatik formakuntza-modalitate berri bat jarri dute martxan eta zuzeneko formakuntza aktibatu dute, bideo-deien bidez, talde txikietan.

Formakuntza mota hau, honako inprimaki hau beteta eskuratu ahal izango da: https://bit.ly/3bdmqqd

Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute. Bertan klik eginez gero, ikus daitezke momentu honetan dauden ikastaro guztiak.

KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko dira- 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango da posta elektronikoz.

Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Albiste gehiago →