KZguneak online hitzaldiak eskaintzen ditu

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Abenduko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

  1. astea: BakQ: Alta, erabilera eta kudeaketa

    – Abenduak 14, 12:00 – 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    – Abenduak 16, 12:00 – 12:30 / Gaztelaniaz.
    Hitzaldirako esteka hemen.

  2. astea: Zein programa behar dut artxibo-formatu bakoitzerako?

    – Abenduak 21, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    – Abenduak 23, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz.
    Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Albiste gehiago →