Kurtzetagain elkarteko Unai Axpek irabazi du Euskadiko Plater Tiraketa Txapelketa
Apirilaren 13an jokatu zuten Euskadiko Plater Tiraketa Txapelketa, foso unibertsalaren modalitatean, Irungo San Martzial tiro eremuan. Aramaioko Kurtzetagain elkarteko Unai Axpe nagusitu zen 100 plateretatik 97 botata.
Kurtzetagain tiro elkartetik 5 bazkidek hartu zuten parte emaitza ezin hobeak eskuratuz. Hala, Unai Axpek lortu zuen txapela 100 plateretik 97 apurtuta.
Beteranoen mailan, Juan Luis Nafarrate bigarrena izan zen 100 plateretatik 91 marka eginez.
Guztira 66 partaide egon ziren txapelketan.