Kurtzetagain elkarteko kideak txapeldun plater tiraketako Euskadiko Txapelketan

Maiatzaren 26an, Euskadiko txapelketa izan zen foso unibertsala modalitatean Eibarren.

90 tiradorek izena emanda zuten eta Aramaioko Kurtzeta gain tiro klubak maila gorena eman zuen. Tirada 75 plateretara izan zen eta ondoren lehenengo 24 sailkatuak beste 25 plater jaurti zituzten. Aramaioko Kurtzeta Gain elkarteko Unai Axpe, Koldo Jauregi eta Juan Luis Nafarrate nagusitu ziren euren kategorietan.

Halaber, Laugarren Mailan Oskar Arrizabalaga bigarren sailkatu zen eta Enrike Ullibarriarana seigarrena izan zen beteranoetan.

 Emaitza ezin hobeak Kurtzeta Gain tiro kluberako, ZORIONAK!

Albiste gehiago →