Kurtzetagain elkarteko kideak Euskadiko Kopan
Atzo, ekainaren 15a, Oñatiko Txopekua tiro eremuan FO modaliteteko Euskadiko kopa izan zen.
Bertan 42 partaide elkartu ziren 50 platerera aurre egiteko eta bertan, Aramaioko Kurtzetagain elkarteko kideak parte hartu zuten.
Txapelduna Andriu Sancha izan zen 50/45 +23 marka eginez.
Aipatzekoa da Enrike Ullibarriarana aramaioarrak eginiko lana 50/44 marka eginez. Marka honekin 6ko finalean sartu zen 25etik 18plater puzkatuz tiro batera.
Emaitza honekin, Enrike Ullibarriaranak 4. sailkatu zen sailkapen nagusian eta bere kategorian txapelduna izan zen.
