Kultura etxeko ekipamenduan hobekuntzak egingo dira
Kultur etxeak baditu bere urteak eta hango ekipamenduak ere bai. Horregatik, aurten aurrekontuan txertatu diren inbertsioen artean aretoko ekipamenduan hobekuntzak egiteko dirua bideratu da
. Horrela, leku ezberdinetan aurrekontuak eskatu ostean, DANATEK enpresari esleitu zaizkio lan hauek, 7896,67€-ko aurrekontuarekin. Lan hauek abenduan zehar egitea espero da eta bertako kudeaketa eta erabilpena errazteko eta hobetzeko balioko dute.