Kultura etxearen funtzionamendurako arau berriak

Datorren astelehenean hasiko du 2020-21 ikasturtea Aramaioko San Martin eskolak eta berarekin batera Kultura etxeko hainbat zerbitzu ere martxan jarriko dira, besteak beste ludoteka eta liburutegia (arau berriekin).

Ludotekaren kasuan,  astelehenean irekiko ditu bere ateak, ohiko ordutegian: 16:15-19:15. Eta erabilera arautzeko txandak antolatu dira, adinka banatuta. Horrela, astelehen, asteazken eta ostiraletan Haur Hezkuntzako ikasleek bakarrik izango dute bertara sartzeko aukera. Eta astearte eta ostegunetan, berriz, Lehen Hezkuntzakoek.

Horrez gain, guztira ezin izango dira 20 ume baino gehiago egon. Eta une oro, bertako arduradunak ziurtatuko du higiene eta segurtasun neurriak betetzen direla.

 

Liburutegiak ohiko ordutegian irekiko ditu ateak astelehenean eta bi txoko bereiztuko ditu: haur txokoa eta gazte/helduen eremua. Bi kasuetan aulkietan eserita egon beharko da eta maskara jarrita.

Gainerako gelen erabilera.

Kultura etxean dauden bestelako ekintzak antolatzeko, gela guztien aforoa eta erabilera posibleak aztertzen ari da Aramaioko Udala. Horrela, ahalik eta erantzun egokiena eman nahi da herriko kirol eta kultura taldeei begira eta baita gainerako ekintzei begira.

Orain arte jaso diren eskaera guztiak hartuko dira kontuan eta guztiekin adostuko da ordutegia, aforoa… Beraz, ekintzaren bat antolatzeko asmoa duen

Albiste gehiago →