Kultura etxea erabiltzeko jarraibideak eguneratu dira
Aramaioko kultura etxeak ekainaren 1ean ireki zituen ateak eta ordutik liburutegiaren zerbitzua eskaintzen da, beti ere osasun neurriak zorrotz beteta. Herriko kultura taldeek eta beste eragile batzuk interesa agertu dute gelak eta areto nagusia erabiltzeko. Hori dela eta, protokoloa eguneratu da eta irizpide berriak ezarri dira.
Aurrerantzean, aukera izango da liburutegiko mahaietan ikasten edo irakurtzen egoteko. Gehienez 12 pertsona egon ahal izango dira, distantziak mantenduta. Eta ordenagailua erabili ahal izango da; kasu honetan bi egongo dira erabilgarri. Aldez aurretik, Olga Jauregi arduradunari eskatu beharko zaio baimena.
Irizpide guztiak kontsultagai daude hemen: