Kultura etxean eta eskolan konpontze lanak egingo dituzte
Kultura etxean dagoeneko hasi dira hainbat konponketa egiten. Zehazki, teilatua konponduko dute eta baita barruko eskaileren hormak ere konponduko dituzte. Lan hauen aurrekontua 34.426,88 eurotakoa da eta Diputaziotik (Obra txikiak) 22.574,78 eurotako laguntza jasoko da.
Horrez gain, eskolan ere konpontze lanak egingo dituzte eta hurrengo egunotan hasiko dira. Kasu honetan, musika gela eta ondoko biltegia batu eta gela bakarra osatuko da. Eta horrez gain, kanpo aldean gela berria egokituko da garbiketarako materiala biltzeko. Aurrekontu orokorra 26.263,98 eurotakoa da eta Jaurlaritzatik 16.370,51 eurotako laguntza jasoko da.