Kuadrilla artekoa: asteburu erabakigarria bi talde aramaioarrentzat

Kuadrilla arteko bertso txapelketako lehen faseko bigarren asteburua jokatu zen pasa den asteburuan (kronikak); Aramaioko hiru taldeak aritu ziren bertsotan. Emaitzei dagokienez, “Izena pentsau bida” bere saioan gailendu zen; “Tratamendurik gabeak” eta “Ibarrako periferiak” taldeek, aldiz, ez zuten garaipenik lortu.

Hurrengo fasera begira jarrita, “Izena pentsau bida” taldeak, bere bi kanporaketak irabazi dituenez, eta sorpresa handirik ez bada, aurrera egingo du finalaurrekoetara. Beste biek kanporaketa bakarrean hartu dute parte dute oraingoz, eta bigarren saioa otsailaren 10ean izango dute Aramaion bertan. Lehenengo saioa galduta, ostiral honetan lortzen duten puntuazioa erabakigarria izango da hurrengo fasera pasatzen diren edo ez ikusteko. Puntu gehien biltzen dituzten bi taldeak pasako dira finalaurrekoetara.