Kuadrilla arteko bertso txapelketako finala zapatuan

Laudion jokatuko da aurten finala eta bi talde gasteiztarren aurka aritu dira kantuan “Izena pentsatu bida” talde aramaioarreko partaideak.  Honako hauek dira taldeak:

  • Errexala (Gasteiz)
  • Izena pentsau bida (Aramaio)
  • Katuko muinoak (Gasteiz)

Egun osoko egitaraua izango da Laudion, eguerdian hasi eta arratsaldeko finaleraino. 12:00etan bertso-poteoa hasiko da: tabernaz taberna arituko dira idatzizko bertso sortako taldeak zein bat-bateko taldeetakoan, Laudioko BHI institututik hasita. 14:00etan bazkaria izango da Laudioko BHI institutuan, eta bazkalostea Intxixv taldea arituko da. 17:00etan hasiko da finala. Bazkarirako eta saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus helbidean.

Informazio gehiago.