Kuadrilla arteko bertso txapelketa: Aramaioko «Izena pentsau bida» finalean izango da
Aguraingo Zabalarten jokatu zuten joan den igandean lehen finalaurrekoa. Gasteizko «Bertxilika» taldearen aurka aritu ziren kantuan, eta aramaioarrak izan ziren garaile. Horrenbestez, Laudion, martxoaren 25ean, jokatuko den finalean parte hartuko dute.
Bigarren finalaurrekoa martxoaren 4an jokatuko da Bastidako kultur etxean, eta hirugarrena martxoaren 12an Mungiako udaletxean.
Argazkia: www.bertsozale.eus