Kuadrilla arteko bertso txapelketa: Aramaioko “Izena pentsau bida” Agurainen arituko da domekan

Aguraingo Zabalarten izango da saioa 18:30ean; ordu erdi lehenago mokadutxoa eskainiko da. Gasteizko Bertxilika taldearen kontra arituko da herriko taldea.

Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da igandekoa. Bigarrena martxoaren 4an jokatuko da Bastidako kultur etxean, eta hirugarrena martxoaren 12an Mungiako udaletxean. Finalaurreko saio bakoitzeko garaileek martxoaren 25eko finalean abestuko dute Laudioko BHI-ko kiroldegian.

Informazio gehiago.