Kuadrilla arteko bertso eguna otsailaren 7an

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen izango dira lehen Kuadrillako bertso egunak, 2025eko Arabako bertso Kuadrilla artekoari hasiera emanez. Lehiarik gabeko fasean 14 bertso ekimen burutuko dira, Kuadrillako bertso egunak.
Otsailaren 7an egingo da Aramaion Kuadrillako bertso eguna.
Saio berezia izango da: alde batetik, taldearen aurkezpena egingo da, Izena pentsau bida 2 (Aramaio), baina bertso eskolako txikienen taldekoek ere kantatuko dute.
Hauek dira saioaren xehetasunak:
  • OTSAILAK 7, OSTIRALA
  • Tokia: Sastiñan
  • Sarrera librea

Albiste gehiago →