Kris eta Krash antzerkia abenduaren 29an

2023ko “Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria” jaso duen antzezlana abenduaren 29an izango da ikusgai abenduaren 29an, 19:00etan, kultur etxean.

Krisek eta Krashek prekaritateak astindutako ileapaindegiaren etorkizuna erabaki behar dute. Krashek animalien ile-apaindegia jarri nahi du, Krisek inondik ere ez.

Anai-arrebek erabaki bat hartu behar dute: betiko ileapaindegia mantendu edo txakurrentzako ile-apaindegi bat jarri. Kris eta Krash ile-apaindegitik pertsonai asko eta ezberdinak pasako dira, beti umorea lagun, burua astintzeko asmoz. Beraien gatz eta piperrari esker bezeroak zoriontsu ateratzen dira beti, eta look berriarekin.

Gaur egungo arazoak aipatzen dira: prekarietatea, genero identitatea, arrakastatsua izatearen garrantzia, belaunaldien arteko (in)komunikazioa…

Ileapaindegia hitz egiteko leku aproposa da, bertan arazoak plazaratuz eta umorea erabiliz denon artean egoerei irtenbide bat emango diegu.