Kotxe klasikoen rallya pasatuko da Aramaiotik
Datorren zapatuan, uztailaren 20an, goizez Aramaiotik pasatuko da Azpeitiako kotxe klasikoen rallya.
Aurten 240 km-ko ibilbidea izango da, eta horietatik ia 190 km erregulartasun-tartekoak dira.
Kotxe hauek gutxienez 25 urte dituzte eta, aurreko urteetan bezala, desfile ikusgarria eskainiko digute.
