KORRIKA laguntzeko deialdia

Dagoeneko  jakingo duzuenez, korrikaren 22. edizioa martxan jarriko da datorren martxoaren 31an Amurrion, eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian.

Aurten ez da Aramaiotik igaroko, baina eskaera egin dugu apirilaren 1ean Debagoiena zeharkatu eta Araban sartzen den unean bi kilometro erosteko.

Aurreko edizioetan egin dugun bezala, kilometro hauek erosteko eta Korrikari laguntzeko, diru bilketa egingo dugu Aramaion. Eta bi kilometroak herriaren izenean erosiko dira.

Hori guztia kudeatzeko, Korrika batzordea eratu da Aramaion. Eta bertatik tramitatuko da herriko elkarte, establezimendu eta gainerako interesdunek egingo duten ekarpena eta dena batuta, entregatuko zaio Korrikari.

Korrika laguntzailearen kartelak ere banatuko dira establezimenduetan ikusgai jartzeko.

Nola lagundu Korrika:

  • Txirritola Euskara elkartearen kontuan egin ekarpena eta kontzeptuan egilearen izena jarri:
    3035 0161 21 1610004439
  • EPEA: martxoak 30

 

Albiste gehiago