KORRIKA: Aramaioren kilometroak

Pasa den ostegunean hasi zen Korrika Irunen, eta dakizuen bezala, 10 egunez Euskal Herrian zehar ibiliko da martxoaren 24an Baionan amaitu arte. Aurten Aramaiotik pasatzen ez bada ere, herriko eragileek eta Udalak 2 km erosi ditugu Araba eta Gipuzkoa arteko mugan; ostiraletik larunbateko gauean pasako da bertatik.

  • 2.235 km: Landako bidegurutzean hartuko dugu lekukoa, 01:54ean.
  • 2.236 km: Araba eta Gipuzkoa arteko mugan hartuko dugu lekukoa, 02:03an.

Komeni da ordua baino 15-20 minutu lehenago egotea bertan. Gauez egingo dugunez korrika, beharrezko segurtasun neuirriak hartu (txaleko islatzailea jarri, argiren bat eraman…). Animatu!

Harro Herri!