Koronabirusaren eraginez hartu diren azken neurriak

Gaurko egunez, hauek dira Aramaioko Udalak hartu dituen azken neurriak:

  • EGUNEKO ZENTROA itxita.
  • UDALETXEAN zuzeneko zerbitzua mugatuta. Behar beharrezkoak diren kasuetan baino ez bertaratzea eskatzen da eta ahal den heinean bide telematikoak erabiltzea. Neurri hau Aramaioko udaletxean eta Aramaioko Argindar Banatzaileko bulegoan aplikatzen da.

Herrian hartu diren beste neurri batzuk:

  • DENDAK. Kintelena eta harategian hiru pertsona bakarrik sartu ahal dira batera.  Eta farmazian banaka bakarrik ahal da sartu.
  • ANBULATORIOA. Ahal den neurrian ez joan anbulatorioa. Herritarren arretari dagokionez, sintomak izanez gero 900 20 30 50 telefonora deitu behar dela gogorarazten da.

Sintomak:

Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.

Gomendio orokorrak:

  • Garbitu eskuak sarritan.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.

Oharra:

Egoera aldakorra da. Neurriak hartu ahala informazioa emango da.

Albiste gehiago →