Koronabirusaren aurkako txertoaren inguruko argibideak
Koronabirusaren aurkako txertoa dela eta, Aramaioko anbulatoriotik honako argibideak bidali dituzte:
1) Dakigunaren arabera, eta txertoa berezia delako, txertaketa ez da Aramaioko osasun etxean egingo. Arrasaten egingo da.
2) Txertoa noiz emango zaizuen esango zaizue, banan-banan seguruenik. Bakoitzari, dagokionean.
3) Txertoa ezin da edonola garraiatu, ez eman. Ezinduta daudenei bakarrik emango zaie etxean, eta ez hala eskatuta. Beste guztiei Arrasaten, ahal izanez gero eta beharrezkoa bada autoan bertan.
4) Txertoa nahi duenak hartuko du; ez da derrigorrezkoa.
5) Txertoa hartu baino lehenago ez da medikuaren baimenik behar, ez odol analisirik, ez inolako azterketarik.
6) Txertoa guztion eskubidea da, eta dagoenaren arabera, eta lehentasunen arabera banatuko da. Ez da eskatu behar.