Kontzertua egingo da ostiralean Iturrietan

Datorren ostiralean, uztailak 22, kontzertua egingo da Iturrieta sagardotegian, hamabostaldi kulturaleko programaren barruan.

Bertan Elh Malick izango da, abeslari eta konpositore senegaldarra. Bere estiloa senegaldar folkloretik sortzen da eta reggaetik, bluesetik eta abarretatik igarotzen da.

Arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia.