Kontuz Untzilla eta Zabola artean

Untzillatik Zabolarako bidean garbiketa eta konponketa lanak egiten ari dira egunotan. Langileak eta makineria errepidean lanean dabiltza, eta une honetan trafiko handia dago inguruan.

Mesedez, arduraz eta kontu handiz ibili autoz, bizikletaz zein oinez zabiltzatenok. Guztion segurtasuna da garrantzitsuena. Eskerrik asko zuen pazientzia eta ulermenagatik.