Konpostajea egiteko aholkuak Covid-19aren garaian

Aramaioko auzo konpotaje guneek modu egokian ari dira funtzionatzen Covid-19ak sortu duen egoera berezi honetan be. Behar duten mantenua egiten da eta erabiltzaileei konpontajea ondo egiteko aholkuak bidali zaizkie.

Hona hemen informazio orokorra:

1. Birusa kutsatzeko bide nagusia arnasketa sistema da.
2. Birusak ez du eraginik Tª altuak lortzen direnean.
3. Gure konpostaje prozesuak (etxekoa zein auzo konpostajea) 55ºC-ko tenperatura lortzen badu, birusa ez da presente egongo.

Horrez gain, konpostajea modu egokian egiteko, honako aholkuak hartu beharko dira kontuan.

ETXEKO KONPOSTAJEA

– Ahal den neurrian etxeko konpostagailua erabiltzen jarraitu, orain arte egin dugun bezala.
– Tenperatura altuak lortzen baditugu gure etxeko konpostajeko prozesuan zehar, birusa EZ dela presente egongo bermatuko dugu.
– Konpostajea egiteko erabiltzen ditugun materialak edota kontaktu fisikoa dagoen azalerak ondo garbitzea eta desinfektatzea komeni da.
– Lortzen dugun konposta erabili dezakegu, honek arrisku gehigarria susposatu barik.

AUZO KONPOSTAJEA

– Aramaioko auzo konopostaje guneak erabilgarri izaten jarraitzen dute, eta kontrol eta mantentze lanetan arreta berezia jartzen ari gara.
– Konpostagailua irekitzerako orduan eskularruak erabiltzea gomendatzen da.
– Auzo konpostajeko tresnak erabili ezkero (aireztatzailea), eskularruak erabili.
– Auzo konpostaje gunera joan aurretik eta ondoren, eskuak ondo garbitu eta aurpegia edo sudurra ukitzea sahiestu.
– Hondakin organikoak eramateko kuboa garbitu, bereziki heldulekua.

Bizi dugun garai zail honetan ere, arduratsu jokatu!

Albiste gehiago →