Konposta egiten duten erabiltzaileei eskerrak

Konposta egiten duzuen erabiltzaileei eskerrak eman nahi dizkizue udalak.

Aramaioko udalaren izenean zein Ingurumen eta zabor kudeaketa taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu Aramaioko hondakin organikoen kudeaketan hartu duzuen konpromisoagatik. Aramaioko konpostguneetan hondakin organikoa konpostatzeak Aramaioko herrian sortzen den errefuxa gutxitzean eragin zuzena izan du.

2019an  195,4 kg/biztanleko sortzetik, 166,3 kg/biztanleko sortzera pasatu gara 2023an. Guztira 5 urtetan (2019tik 2023ra) errefus sorrera 48 Tn murriztea lortu dugu. (Informazio gehiagorako hemen klikatu)

Hondakinen kudeaketa egokiak, antolaketaz gain, denbora eta ahalegin berezi bat eskatzen ditu. Benetan estimatzen dugu zuen inplikazioa eta parte-hartzea. Zuen parte hartzeak nabarmen lagundu du datuen arrakastan.

Espero dugu zuen babesa izaten jarraitzea etorkizunean, hondakinen kudeaketaren inguruan sortzen joango diren ekimenetan.

 

Albiste gehiago →