Konponketa txiki desberdinak egin dira azken hilean Ibarran
Konponketa txiki desberdinak egin dira azken hilean Ibarran:
Errotondako bolardoa kotxe batek jo zuen eta abisua pasa zuen udaletxean eta bere seguruaren bidez 284,35€ko konponketa bideratu zen.
Plazako poste edo bolardo bi ere kotxeek jota apurtuta zeuden, hemen zoritxarrez ez zuten aurpegia eman eta 348,48€ko konponketa guztion diru publikotik kudeatu da. Aita Gabirelen ere antzerako zerbait gertatu zen, eta furgoneta batek apurtutako barandaua izkina eta honen postea konpontzeak 335,78€ko kostea izan du.
Zentzu honetan jendeari eskatzen zaio kontuz ibiltzeko kotxearekin eta zerbait apurtuz gero bere seguroari edo udaletxean partea emateko, azkenean bestela denon dirutik bideratu behar izaten dira horrelako gauzak.
Honetaz aparte, ekonomato parean guztiz apurtuta zeuden pare bat baldosa konpondu dira eta parkeko pareta txikian suelto zeuden losak ondo jarri (258,94€), eskola inguruko eskailera batzuetan be konponketa txiki batzuk egin (267,41€) eta ospital zaharra berriro tapiatu da umeak ez sartzeko eta arriskuak ekiditeko.
Azkenik beste bi konponketa hauek ere lotu dira eta espero dugu datozen asteetan konpontzea:
- Errotondako arketa eta ingurua apurtuta dago kotxe eta kamioien gora behera direla eta hau konpontzea lotu da, 1.270,50€ko kostua izango du konponketa honek.
- Ibargoian apurtuta dagoen arketa konpontzea, 392,04€
Lan hauek Escavaciones Arrasate S.L. enpresarekin bideratu dira.